Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu, bikotekideei eraso egin dietelakoan

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, Barakaldon (Bizkaia), Bilbon eta Gasteizen gizon bana atxilotu du Ertzaintzak, bikotekideei eraso egitea egotzita. Barakaldon atxilotutakoak 24 urte ditu, eta buruan kolpe bat eman zion herenegun bikotekideari. Erietxera eraman zuten andrea. Genero indarkeria delituengatik aurrekariak zituen gizonak. Bilbon, berriz, herenegun atzeman zuen Poliziak 41 urteko gizon bat. Emakumeak salatu zuen bikotekideak ukabilkada bat eman ziola.

Atzo goizaldera atxilotu zuten hirugarren gizona, 76 urtekoa, Gasteizen. Andrea Santiagoko erietxera eraman zuten, aldaka apurtuta zeukala uste zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.