'No apartheid. Autodeterminazioa' manifestazioa
Ertzaintzak igandeko manifestazioko atestatua igorri dio Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari
Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaitegi zentraleko 6. zenbakira helarazi du 'No apartheid. Autodeterminazioa' lelopean igandean egin zen manifestazioko atestatua. Iturri juridikoek diotenez, atestatuan ez dira jasotzen Espainiako bandera erre zuten kideen izenik, ezta ETAren aldeko oihuak bota zituztenenak ere.
Hala ere, Auzitegi Nazionalari helarazitako txostenak pankarta eraman zutenen izenak, Donostiako Sozialista Abertzaleak taldeko zinegotzi ohi Josetxo Ibazeta, Iñigo Balda eta Miren Zinkunegiren izenak eta Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez SAko parlamentarioen izenak jasotzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu