Itxialdia hasi dute goizeko 10:00etan Donostia ospitalean Osakidetzako murrizketen aurka. Sindikatu guztiek osatutako plataformak lau aldarrikapen nagusi ditu: lan eskaintza publiko "serio" bat egitea, behin-behineko egorean den langile kopurua (10.000 inguru) jaisteko; ordezkapenak "lehen egunetik" egitea, "kasu guztietan"; 2011n etendako garapen profesionala luzatzea, soldatak berdintzeko; eta lanaldia murriztea, murriztutako postuak berreskuratu eta "zerbitzu duina" eman ahal izateko.
Ehun langile inguruk egin dute protesta. 12:00etan, elkarretaratze zaratatsua hasi dute eritxe barruan, eta 13:00 aldera, Ertzaintzaren sei furgoneta joan dira haiek kanporatzera. 14:00etarako bota dituzte guztiak.
Langileek salatu dute 1.481 postu suntsitu dituztela 2012tik, eta Osakidetzari negoziatzeko deia egin diote. Otsailaren 18an egin zuten mahai sektorialeko azken bilera, eta gauzak aldatu ezean lanuzteak deituko dituztela ohartarazi dute.
Osakidetzako langileak: "Murrizketarik ez, negoziazioa bai". "Hemen gaude, osasun publikoaren alde" @berriapic.twitter.com/F7fPvtBOl4
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) March 12, 2015
Arrastaka atera dituzte langileetako batzuk, eta kanpoan guztiak identifikatu dituzte. Hemen gaude, enpleguaren alde! ohiuak egin dituzte langileek. Hainbat langile identifikatu egin dituzte ertzainek.
#Osakidetza-ko langileak ateratzen jarraitzen du Ertzaintzak. Oihuak: "Hemen gaude enpleguaren alde" @berriapic.twitter.com/ikajtThF84
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) March 12, 2015
Langile guztiak kaleratu ostean joan egin dira ertzainak eta bertan behera utzi dute protesta.
Atera dituzte langile guztiak Donostia ospitaletik. Ertzainak badoaz. "Borroka da bide bakarra" @berriapic.twitter.com/WcfviDE4Kw
— Hodei Iruretagoiena (@hirual) March 12, 2015