Iñaki Carro Bilboko Kukutza gaztetxearen abokatuak salatu zuen 2011ko irailaren 21ean, gaztetxea hutsarazi zutenean, Ertzaintzak tratu txarrak eman zizkiola. Salaketa jarri zuen, baina gaia ez zuen aztertu Bilboko 1. Instrukzio Auzitegiak. Orain, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Bilboko epaitegiari agindu dio auzia azter dezala eta egin ditzala horretarako urratsak —lekukoei deklarazioa hartzea, kasu—.
Gainera, gaztetxea hustu zutenean emandako tratu txarrengatik Ertzaintza salatu zuen beste pertsona batek ere, eta apirilean egingo dute epaiketa.