Ertzaintzak bart Manex Castro Zabaleta -24 urte- atxilotu du Villabonan (Gipuzkoa), ETAko kidea dela egotzita. Poliziaren arabera, urtarrilaren 16an Hernanin (Gipuzkoa) ustez Ertzaintzaren aurka ETAk egindako atentatu saioarekin zerikusia du lagun hark. ETAk orduan Santa Barbara auzoan telebista hedagailuaren aurka bonba leherrarazi zuen eta han inguruan beste bi lehergailu jarri zituen -ez ziren lehertu-. Polizia iturriek esan zuten Ertzaintzaren aurka jarritako bonba-tranpak zirela.
Polizia autonomikoa pertsona hura zaintzen ari zen azkenaldian eta, beste atentaturen bat egin zezakeelakoan, atzeman egin dute bart. Hernanin hark ustez erabiltzen zuen etxe bat miatu dute ondoren, eta lehergailuak egiteko materiala aurkitu dutela jakinarazi dute, "ETAk erabiltzen duena".
Espainiako Auzitegi Nazionalarekin koordinatuta egin du operazioa Ertzaintzak. Oraingoz, honen esku dago atxilotua.
Villabonako herritarrek gogor gaitzetsi dute Ertzaintzak gaur han izandako jarrera.
Atxiloketa
Ertzaintzak lagun bat atxilotu du Villabonan bart, ETAko kidea delakoan
Poliziak dio urtarrilaren 16an Hernanin ustez Ertzaintzaren aurka ETAk egindako atentatu saioarekin zerikusia duela. Manex Castro Zabaleta da atxilotua -24 urte-. Ertzaintzak jakinarazi du lehergailuak egiteko materiala aurkitu duela Hernaniko etxe batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu