Osasuna

Ertzaintzak langileak Basurtuko erietxetik atera ondoren, itxialdian dira berriz

Murrizketen aurka eta zerbitzu publikoen alde itxialdia egitekoak ziren langileak, eta Ertzaintzak kaleratu dituen arren, berriz ere eutsi die egitasmoari arratsaldean.

2013ko maiatzaren 9a
17:22
Entzun

Basurtuko erietxean, Bilbon, murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen alde protestan ari ziren bertako langileak. Itxialdi bat egitekoak ziren, baina Ertzaintza joan da eguerdian, eta kanpora ateratzen hasi da.

Ospitale barruan jarri dira langileak, lurrean eserita, protesta egiten. Ertzainak 12:30 aldera joan dira lekura, eta langileak kalera ateratzen hasi dira banaka-banaka. Behin kalera ateratakoan, identifikatu egiten dituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ez da istilurik gertatu. Arratsaldean berriz ere itxialdia egitea erabaki dute. "Gure asmoa geratzea da", sindikatuetako ordezkariek esan dutenez.

CCOO, ELA, LAB, SAE, SATSE, SME, UGT eta USO sindikatuek deitu dute gaurko protesta. Goizeko zazpietarako ospitalean ziren, kanpatzeko denda bat jarrita barruko atarian. Langileak itxialdia egitekotan ziren; zuzendaritzarekin hitz egin ondoren erretiratu dute denda, eta gero etorri dira ertzainak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.