Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu Bilbon izandako liskarretan

Pertsona batzuek edukiontziak gurutzatu zituzten eta batzuk erre ere bai.

2008ko otsailaren 1a
12:48
Entzun
Atzo gauean Bilbon lagun batzuek edukiontziak gurutzatu zituzten eta haietako batzuk erre ere bai, eta Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen.

Athletic-Racing Espainiako Kopako futbol partidaren ondoren izan ziren gertaerak, San Mames estadioaren inguruko kaleetan. Simon Bolibar kalean BBKren egoitzaren beirei harriak ere bota zizkieten, Ertzaintzaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.