Deia egin duenak esan duenez, lehergailuak dauden dorreetako bat Behobian (Gipuzkoa) dago eta bestea Bujaruelon (Huesca, Espainia). Behobian jarritako lehergailuari buruz, 121 errepidea eta A8 autopistaren artean dagoen dorrean jarri duela zehaztu du ETAren izenean deitu duenak. Ertzaintzak aurkitu du Behobian zegoen lehergailua, eta kontrolpean eztaldarazi egin dute. Orain, lehergailua zerez osatua zegoen aztertzen ari dira.
Bien bitartean, Guardia Zibila lehegailuaren bila dabil Bujaruelon (Huesca, Espainia). Leku oso menditsua dela esan dute, eta ingurua desalojatu egin dutela.
Joan den asteko asteazkenean, irailak 15, lau lehergailuk eztanda egin zuten Irunen, Red Electrica Española enpresak duen argindar dorre batean. Ertzaintzaren arabera, atentatu horren ardura ETArena zen, lehergailuetan amonala erabili zutelako. Lehergailuen eztandak kaltetu zuen dorrea, baina bota gabe.
ETA
Ertzaintzak lehergailu bat desaktibatu du Behobian; Huescan beste baten bila dabil Guardia Zibila
Red Electrica Española enpresako bi argindar dorretan lehergailuak jarri dituela esanez deitu du ETAren izenean ari zen batek, 16:10ean 'Berria'ra. Bat Behobian (Gipuzkoa) eta bestea Bujaruelon (Huesca, Espainia) zeudela abisu eman, eta hauek ez dutela eztandarik egin jakinarazi du. Bi lekuetan lehergailuen bila hasi dira, berehala. Ertzaintzak pakete susmagarri bat aurkitu du 121 errepidea eta A8 autopistaren artean dagoen dorrean. Aztertu dutenean lehergailua zela konturatu dira, eta 17:45 aldean lehertu egin dute, itxita izan dituzten bi errepideak ireki dituzte gero. Guardia Zibila, berriz, Huescako lehergailuaren bila ari da, Bujaruelon Red Electrica Españolak dituen dorreetan. Lekuan zegoen jendeari handiko joateko esan diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu