Ertzaintzak libre utzi ditu D3Mren botoak banatzen ari zirelakoan atxilotutako sei lagunak

Hiru pertsona Santurtzin atzeman zituen, bi Sestaon eta bat Portugaleten, guztiak ere atzo.

2009ko otsailaren 26a
14:57
Entzun
Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataformaren aldeko boto paperak banatzen ari zirelakoan sei pertsona atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Bizkaian, eta gaur jakinarazi du denak ere libre utzi dituela.

Hiru lagun Santurtzin atzeman zituen, bi Sestaon eta bat Portugaleten.

Sestaon 'herriko taberna' inguratuta eduki zuen atzo, arrazoi beragatik.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak D3M baliogabetua du eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak haren jarduerak etetea erabakia du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.