atxiloketak

Ertzaintzak mutil bat zauritu du Hernanin, dokumentazioa eskatutakoan

2011ko martxoaren 11
19:10
Entzun

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen larunbatean Hernanin, eta haietako bat zauritu egin zuen. Goizeko hirurak aldera izan zen gertaera, bikote bat etxeko bebarrura iristen ari zenean, betiere iturri haren arabera. "Ertzaintzak dokumentazioa eskatu zien. Mutilak lasai egoteko esan zien, eta, dokumentazioa ateratzen ari zela, lurrera bota eta hainbat kolpe eman zizkioten", dio AAMren oharrak.

Bi lagunak atxilotuta eraman zituzten, eta mutila osasun etxera eraman behar izan zuten zauriak artatzera. Goizean epailearen aurrera eraman zituzten. Autoritateari atentatua egitea egozten diete. Bi haiek Ertzaintzaren bertsioa gezurra dela esan zioten epaileari.

"AAMk gogor salatu nahi du Ertzaintzak erabilitako bortizkeria. Erakunde errepresibo moduan desegiteko urratsak egin behar direla uste dugu, Polizia honen militarizazioak eta izaera errepresiboak kalte handiak eragin dituelako herri honetan". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.