Ertzaintza Bilboko txosna gunera sartu da gaur eguerdian eta euskal presoen aldeko pankartak kendu ditu. Horrez gain, hainbat lagun ere identifikatu ditu. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 18 laguni"terrorismoa goratzea" leporatu diete eta beste hamalauren kasua aztertzen ari dira.
12.00etan ertzain talde handi bat sartu da txosna gunean eta errepidea moztu dute aldamio batean zegoen kartel handia kentzeko. Kaskagorri konpartsaren txosnatik presoen argazkiak ere kendu dituzte, lekukoen arabera. "Ertzaintzak irudiak erretiratzen ari zirenean, inguruan zegoen lagun talde batek argazkietako presoen izenak esan eta maite zaituztegu oihukatu dute".
Ertzainek "jai gunea okupatu eta kolpeka hasi" direla salatu dute Bilboko Konpartsek.
politika
Ertzaintzak presoen aldeko pankartak kendu eta zenbait lagun identifikatu ditu Bilbon
"Ertzainek jai gunea okupatu eta kolpeka hasi" direla salatu dute konpartsek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu