GIZARTEA

Ertzaintzak sei gazte atxilotu zituen atzo, autobus gidari bat erasotzea leporatuta

Hiru aske utzi dituzte. Donosti Cup futbol torneoa amaitu ondoren izan ziren atxiloketak, gazteek ustez autobus bat harrikatu eta gidaria erasotu ostean.

2012ko uztailaren 5a
12:43
Entzun

Ertzaintzak atzo 16 eta 21 urte bitarteko sei gazte atxilotu zituen Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Donosti Cup torneoa amaitu ondoren autobus bat harrikatu eta gidaria erasotu zuelakoan. Horietatik hiru aske utzi ditu Ertzaintzak gaur goizean, beste hirurak komisaldian jarraitzen dute. 

Arratsaldeko zazpietan jaso zuen deia Ertzaintzak, Zubietanko futbol instalakuntzetan istilu bat izan zela ohartaraziz.

Autobus bat harrikatu zutela ikusi ostean; gidaria ere erasotua izan zen. Atxiloketak 20:30ean izan ziren. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.