Ertzaintzak Xabier Agirre atxilotu du gaur arratsaldean Gasteizen, zigorra amaitzeko falta zaizkion lau hilabeteak bete ditzan. Espainiako Gobernuak Arabako hiriburuan duen ordezkaritzaren aurrean atxilotu dute, dozenaka lagunen babesean hara joan eta eraikinean kateatu ostean. Ertzaintza eta udaltzaingoa lekura gerturatu eta,zenbait lekukoren arabera, borra kolpeen artean banandu dituzte. Agirre babestera joandako lagun bat ere atxilotu dute, poliziei eraso egitea egotzita.
Agirre 2011ko urrian atxilotu zuten, Belgikan, Ventura Tome iheslariarekin batera. 2011ko abenduan Espainiaratu zuten eta iazko maiatzean epaitu. 2013ko urtarrilean irten zen espetxetik. Bi urteko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, kale erasoetan parte hartzea leporatuta.