Tiroketa Herrera Mendatean

Ertzaintzako bost sindikatuek dimititu dezan eskatu diote Javier Balzari

Ertzaintzaren bost sindikatuek (ELA, ErNe, CCOO, UGT eta SIPE) elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen. Elkarretaratzearen ostean ELA sindikatuko ordezkari Xabier Perezek komunikatu bat irakurri du bost sindikatuen izenean. Ertzainek "dimisioa aurkeztu dezan" eskatu diote Balzari, euren segurtasuna bermatzeko "ez delako gai".

2003ko irailaren 18a
17:35
Entzun
Egun sindikatuek eta Barne Sailak segurtasun alorrean duten "elkarrizketa faltari amaiera emateko" eskatu dio Perezek Balzari. "Onartezina da prebisio, baliabide eta estrategia faltagatik ertzainok gure bizitza arriskuan jartzea lanean ari garela".

Perezek jakitera eman dutenez, hilaren 26an beste elkarretaratze bat egingo dute Legebiltzarraren aurrean. Azkenik herritarren "babesa" eskatu dute Ertzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.