Tiroketa Herrera Mendatean

Ertzaintzako sindikatuek segurtasun arazoekin bukatzeko neurriak eskatu dizkiote Balzari

Ertzaintzako bost sindikatuek (ELA-Ertzaintza, ErNE, CC.OO., UGT eta SiPE) segurtasun arazoekin amaitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Javier Balzari. Bestalde, hurrengo 24 orduetan bilera bat antolatzeko deia luzatu diote.

2003ko irailaren 15a
16:42
Entzun
Bost sindikatuek salatu dutenez, "segurtasun arazoekin bukatzeko eskaerak aspalditik datoz". Ertzaintza ETAren jomugan dagoela azpimarratu ostean, "azkenaldian jasandako erasoekin amaitzeko beharrezkoak diren neurriak" hartzearen beharra nabarmendu dute. Bizi duten egoera salatu asmoz ertzainek kontzentrazioa egingo dute ostegun goizean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Tiroketa gaitzetsi dute

Ertzaintzako bost sindikatuek gogor kritikatu dute bart Herrera mendatean izandako tiroketa. "Indarkeriaren gaitzespen sendoena egin nahi dugu; Ertzaintza oinarrizko eskubideak urratu nahi dituztenen aurka egongo da beti".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.