Euskaraldia

Ertzaintzan ere 11 egunez euskaraz

Segurtasun Sailak eskumuturrekoak banatu ditu Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuko dituzten ertzainen artean.

jarraia159647.jpg
arantxa elizegi egilegor
2018ko azaroaren 22a
19:04
Entzun

Ostiralean hasiko da Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin. 11 eguneko ahalegin horretan parte harzteko prest agertu dira Ertzaintzako hainbat kide ere. Horretarako, ekimenean parte hartuko duten herritarrek paparrean eramango duten pinaren tokian, eskumuturekoak banatu ditu Segurtasun Sailak ertzainen artean.

 

 

Ahobizi izango dira batzuk eta Belarriprest besteak. Lehenek ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute eta bigarrenek, berriz, eurei euskaraz egiteko eskatzekoa.

Milaka herritarrek eman dute dagoeneko izena ekimenean. Baina badira oraindik azken orduan harekin bat egin nahi izan dutenak ere, horren ondorio da Euskaraldiaren webgunea blokeatuta izan dela tarte batean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.