erasoa
Ertzaintzaren Errenteriako egoitzari eraso egin diote
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren Errenteriako (Gipuzkoa) egoitzari eraso egin zioten ezezagunek, atzo gauean. Erasoa molotov koktelekin egin zuten, eta Herrizaingo Sailaren arabera kalte txikiak izan ziren. Hain justu, bi furgonetetako pintura kaltetu zutela jakinarazi dute.
Erasoa 22:20an izan zen. Ezezagunek bost edo sei molotov koktel bota zituztela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Aparkalekura jaurti zituzten, eta bi furgonetan kaltetu. Ez zuten inor zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu