Euskal Herria

Ertzaintzaren jarrera gehiegizkoa izan zen Bilbo Zaharreko bizilagunen ustez

“Basatia, gehiegizkoa eta premiarik gabekoa”. Halaxe deskribatu dute Bilbo Zaharreko bizilagunek, Ertzaintzaren jarrera Bilboko Aste Nagusiko azken eguneko istiluetan. “Anbulantzia festa guztietan sortzen diren eragozpenekin igaro zen. Beste leku batzutan ordea, ez da bidea irekitzeko Ertzaintzaren laguntzarik izaten,” adierazi du kaleko merkatari batek. Beraz, bizilagunek ondorioztatu dutenaren arabera, Ertzaintzaren jokabidea “prestatuta zegoen, neurriz gain eta denbora gutxian izan zelako”.

2004ko abuztuaren 25a
18:58
Entzun
Bilboko Aste Nagusiko azken egunean anbulantzia bat Bilbo Zaharra kalean sartu zen zauritutako pertsona baten bila. Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, ibilgailuaren aurrera egiteko zailtasunak medio, Ertzaintzako patruila bat laguntzera joan zitzaion.Heldu bezain pronto poliziei objetuak jaurti zizkietela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Bilbo Zaharreko bizilagunek ordea, Ertzaintzaren jarrera “gehiegizkoa” izan zela adierazi dute.

Agintariei erasotzen ahalegindu zelakoan atxilotu zuten gaztea ere gogoan izan dute bizilagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.