Gazte Mugimendua

Ertzaintzaren "jazarpena" salatu dute Auzitegi Nazionalari planto egin dioten bi gazteren senide eta lagunek

Goizane Pinedori eta Unai Ruizi babesa agertzeko erroldatze masiboa egin  dute hainbat lagunek Gasteizen

edurne begiristain
2013ko azaroaren 22a
17:16
Entzun

Segi gazte erakundearen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean hasitako epaiketari planto egin dioten Goizane Pinero eta Unai Ruiz auzipetuen senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Gasteizen.Bilkurarekin salatu nahi izan dute azken egunotan bi gazteen hainbat senide eta lagunek Ertzaintzaren "jazarpena" pairatu dutela. Etxe aurrean ertzaintzaren hainbat patruila egun osoz izan dituztela  eta identifikatu egin dituztela jakinarazi dute. "Beldurraren bitartez dinamika desobedientearekin amaitu nahi dute", salatu dute elkarretaratzean.

Bi gazteei elkartasuna adierazteko asmoz,  erroldatze masiboa egin dute Gasteizko Udaletxearen bulegoan, modu sinbolikoan. "Gure etxeak eta bihotzak zabaldu nahi dizkiegu, babesa adierazteko". Ertzain ugari izan dira elkarretaratzea gertutik zaintzen, baina arazorik ez dute izan bildutakoek udaletxearen bulegoetara sartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.