Polizia Legea

Ertzaintzaren lana zaintzeko batzorde bat sortzearen aurka agertu da Erne

Polizia Legearen erreformari buruzko Segurtasun Batzordeak agerraldia egin du sindikatuak, eta indarean jarri asmo dituzten hainbat neurri gaitzetsi ditu.

Ertzainak, artxiboko argazki batean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO, EFE
2018ko urriaren 10a
07:27
Entzun

Ertzaintzaren nahiz udaltzaingoen "jokabide edo praktiken" inguruan sor daitezkeen "kexak" aztertuko dituen batzorde baten sorrera aurreikusten du Polizia Lege berriak. Ordea, Erne sindikatuaren iritziz, lehendik ere badira "nahikoa kontrol neurri". "Hor dago botere exekutiboa Segurtasun Sailak bere esku dituen tresnekin; hor dago botere legegilea ere, Jaurlaritzako Batzorde desberdinekin, eta hor dago justizia. Zertarako behar ditugu tresna gehiago?".

Horretaz gain, emakumezko ertzainen kopurua handitzeko sortu nahi diren kuotak "baztertzaileak" liratekeela ohartarazi dute. "Halakorik ez da gertatzen beste segurtasun indarretan. Emakume kopurua handitu nahi bada, egokiagoa litzateke lan eskaintza publikoan aurkezten den emakume kopurua handitzen saiatzea, horretara bideratutako kanpainekin".

Sindikatua kritiko agertu da zuzeneko izendatzeekin ere, eta eskatu du halakoetan har daitezela kontuan funtzio publikoaren "oinarizko printzipioak: berdintasuna, merezimenduak eta ahalmena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.