Ertzaintza

Ertzaintzaren LEPa bertan behera uzteko erabakia gauzatu dadila eskatu du Estatuko Abokatuak

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion uztailean abokatuari, Ertzaintzaren lan eskaintza publikoak berritze tasa errespetatzen ez zuelakoan. ERNE eta ELA sindikatuek kontzentratzera deitu dute datorren irailaren 27an, Gobernuaren Bizkaiko Azpiordezkaritzaren aurrean, Bilbon, 11:00etan.

Iñigo Urkullu Erzaintzaren Akademian, Arkautin. BERRIA
Berria
2016ko irailaren 21a
13:11
Entzun

EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen Ertzaintzaren lan deialdi publikoa joan den uztailean, Estatuko Abokatuari arrazoia emanez; berritze tasa ez zuela errespetatzen argudiatu zuen. 250 lanpostuko deialdia zen. Abokatuak erabaki hura gauzatu dadila eskatu du gaur; auzitegiaren erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkeztua du jada Jaurlaritzak.

Eskaera horren harira, ERNE eta ELA sindikatuek kontzentratzera deitu dute Gobernuaren Bizkaiko Azpiordezkaritzaren aurrean, Bilbon, datorren irailaren 27an, goizeko 11:00etan. Bi sindikatuek gogorarazi dute 25. promozioko 254 ertzain daudela erabaki horren zain. Espainiako Gobernuari eskatu diote aurkeztu dituen errekurtso guztiak kentzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.