ingurumena

Esa urtegiko lanek arriskurik ez dutela berretsi du Madrilek

Sabino Cuadra Espainiako Kongresuko Amaiurreko diputatuak Esa urtegian egiten ari diren lanei buruz galdetu dio Miguel Arias Cañete Espainiako Ingurumen ministroari.

2013ko ekainaren 19a
17:48
Entzun

Gobernuak behar adina neurri hartu dituela jakinarazi eta lanek bere horretan jarraituz gero egoera guztiz konpontzea posible dela defendatu du. Arriskuak konpontzeko baina, beharrezkoa izan da hasierako aurrekontua hirukoiztea.

Ingurumen ministroak esan du, Esako lur mugimenduak konpontzeko lanak “bere fruituak” ematen ari direla eta lur mugimenduak “ia guztiz” geratzea lortu dutela. Cuadrak gogorarazi dio Esa eraiki zuen ingeniariak “beldur handia” zeukala urtegia zabaltzeko lanak egitearekin.

Amaiurreko diputatuak, proiektuaren bilakaeraz aritu da osoko bilkuran eta arriskuak badaudela onartzeko eskatu dio Ingurumen ministroari. Orain arte “arduragabe” jokatu duela esan dio, ez baita hurbildu egoeraren inguruko azalpenik ematera Nafarroako Parlamentura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.