Azpiegiturak

Esa urtegiko presaren ezkerraldean pitzadura handi bat agertu dela salatu du Rio Aragon elkarteak

Esa urtegiko presaren ezkerraldean pitzadura handi bat agertu dela salatu du Rio Aragon elkarteak, Euskadi irratiak zabaldu duenez. Elkarte hori urtegia handitzeko lanen aurka dago, eta inguru horretan lanak etenda daudela salatu du. Luzeran hogei metro eta zabaleran bi metrokoa da zartadura hori. Eraikitzen ari den presa berriaren lanak egiten ari diren tokian bertan agertu da arraindura. Ebroko Konfederakuntza Hidrografikoak garrantzia kendu dio auziari, horrelako lanetan hori bezalako zartadurak agertzea normala dela esanez.

2004ko urtarrilaren 9a
14:14
Entzun
Beste aditu batzuk, ordea, zonaldea desorekatua dela zehazten dute eta horien ustez, lur irristaketa batek hondamen kalkulaezina sor dezake, Euskadi irratiak zabaldu duenez. Luis Solana Aragoiko Artieda herriko alkateak adierazi duenez, zartadura duela aste batzuk sortu zen eta sortu zen unean langileak korrika atera ziren zegoen arriskuarengatik. Haren esanetan, lanak geldiarazi zituzten pitzaduraren alde horretan abenduaren 10ean, eta harrezkero ez dira bertako lurrak berriz ere ukitu. Konfederakuntzako presidente Jose Vicente Lacasak ukatu egin du hori guztia, eta lanak aurreikusita bezala egiten ari direla zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.