ESAIT, CAT eta Siareirasen adierazpena

2012ko maiatzaren 21a
16:38
Entzun

Inguratzen gaituen krisi ekonomikoaren larritasunaz eta egunerokotasunean hainbeste pertsonengan duen eraginaz kontziente izanda ere,  pobrezia eta egoera larrienean egonda ere, inongo gizarteak ezin du ahaztu duintasuna, etika, justizia eta askatasuna bezalako baloreak beti babestuta egon behar dutela,  nazioek euren selekzio nazionala izateko eskubidea duten bezala.

Nazio horiek osatzen duten pertsonen eskubideak direlako. Krisia izan ala ez. Edo akaso Espainiako Gobernuak edo Futbol federazioak zalantzan jartzen dute Eurokopara edota Londoneko Joko Olinpiadetara selekziorik ez bidaltzea?

Horregatik gaur, galegoak, euskaldunak eta katalanak era bateratuan,  selekzio nazionalen ofizialtasunaren errekonozimendua defendatzen dugun erakundeen bidez, ondorengoa adierazten dugu:

1.- Katalunia, Galizia eta Euskal Herria elkarren artean eta Espainiatik diferentziatuta dauden nazio historikoak dira eta euren herriek eskubidea dute euren kirol selekzioek nazioarteko lehiaketetan ordezkatuak izateko, munduko nazio gehienek egin dezaketen modu berean. Halaber, gogorarazi nahi dugu gure nazioetan frogatuta dagoela kirol tradizioa daukagula eta beharrezkoa den marko legala maila altuko kirol selekzioak izateko.

2. Ofizialki lehiatzea kirolarien eskubidea da eta euren federazioetako ordezkariek nazioarteko federazioen baitan egoteko aukera izan behar dute, hauek baitira onarpen eskaeren aurrean erabakia hartzeko ahalmena duten erakunde bakarrak. Alabaina, beto eta traba politikorik gabe egin behar dute, orain arte Espainiako gobernuak eragin duen bezala.

3. ONUren baitan aitortuta ez dauden estatuen bideragarritasun juridikoa eta nazioarteko kirol federazioen legalitatearen onarpena ukaezina da.  Kataluniako Bowling eta Dardo federazioak, Gibraltarko futbol federazioa, Kirolaren Euskal Legeaz Auzitegi Konstituzionalak eman duen azken sententzia, besteak beste, duela gutxiko adibideak dira. Nazioarteko kirol auzitegi gorenak, TAS, aldeko sententzia eman zuen. (Sententziaren kopia erantsi dugu).

4.- Espainiako gobernuari errespetua eta askatasuna eskatzen diogu. Ez dezala jo, ez legez ez izatez, kirolari eta zaletu katalanek, euskaldunek eta galegoek euren selekzio propioa Europako eta munduko lehiaketetan normaltasun osoz ikusteko duten nahiaren kontra.

5. Errealitate desberdin hauek ulertzen ahalegina egin dezala eskatzen diogu Espainiako gobernuari. Nola lor daiteke adostasunik harreman orokorren Espainiako gobernuak nazio historiko hauekin kirola bezalako gai baten aurrean ez badaki leiala izaten. Finean, kalitatea eta heldutasun demokratikoa eskatzen dugu, errespetua eta askatasun jarduera Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako kirolarekiko. Halaber, salatzen dugu orain arte izan den erantzuna murrizketa, bortxa edo koakzioa eta zigorra izan dela, Espainiako selekzioarekin jokatzeari uko egin dioten kirolari ezagun batzuei kirol lizentzia kentzeko mehatxua egin zaien bezala.

6. Gure eskerrik beroena  Kataluniako, Euskal Herriko eta Galiziako kirol selekzioen nazioarteko aitorpenaren alde laguntzen diguten alderdi politikoei. Halaber, Espainiako gobernuari babes hau bera eskatzen diogu.

7. Azkenik, eta aurreikusita aste honetan bertan zaletu euskaldun eta katalan asko izango direla Madrilen futboleko Erregearen Koparen finala dela eta, partidua kirol festa izateaz gain errebindikatiboa ere izan dadila eskatzen diegu, Kataluniako eta Euskal Herriko futbol selekzioen aldekoa, nazioartean aitortua izan dadin. Zentzu horretan probokazioetan ez erortzeko eta bakoitzak bere ekipoa anima dezala eskatzen dugu. Eta hoberenak irabaz dezala.

Nazio bat, Selekzio bat!

Visca Catalunya, Gora Euskal Herria, Viva Galiza!

Madrilen, 2012ko maiatzaren 21ean

CAT. Katalunyako  kirol selekzioaren aldeko plataforma
ESAIT, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea
Sirareir @ ‌‌s, Galizako kirol selekzioaren aldeko platafoma.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.