Arratsaldean izan den prentsaurrean Krutxagak hitz egin du jokalari nafarren izenean. Osasunako jokalariarentzat "bidegabekeria da" beraiei gertatzen zaiena hautaketa bat egin behar dutelako.Realeko jolalari Alkizak beraien babes osoa agertu die jokalari nafarrei.
ESAITek zaletu guztiak animatu nahi izan ditu partida hauetara joan daitezen.
Arratsaldean Donostian izan den prentsaurrean Osasuna taldeko Krutxaga, Puñal eta Sanzol izan dira. Tiko eta Lafuente izan dira Athleticeko ordezkariak. Alkiza, Aranburu, Jauregi, Aitor Lopez Rekarte, Gurrutxaga eta Gabilondo Realekoak eta Arantxa del Puerto,Añorgako ordezkari bezala, parte hartu dute aipatu prentsaurrean.
Futbol selekzioa
ESAITek bi selekzioak ikustera joateko deialdia egin du
ESAITek babes osoa eman die euskal jokalariei abenduaren 27 eta 28an Euskadiko eta Nafarroako selekzioek izango duten partiden aurrean. Izan ere Nafarroako jokalariak egoera bihurri batean daude, selekzio batekin jokatzeko hautaketa egin beharko dutelako. Uruguairen aurka jokatuko du Euskadik abenduaren 27an eta Burkina Fasoren aurka Nafarroak 28an. ESAITek partida hauetarako aukeratu duen leloa "Bat eta ofiziala" da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu