ESAITen ustez, Jaurlaritzak "oztopoak" jarri dizkio selekzioen ofizialtasunari

2006an Kirol Federazioen dekretua onartu zuenetik, "EAEko lizentzia ez duten kirolariak txapelketa ofizialetatik bidali egin ditu; ez ditu euskal kirolari bezala hartu Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoakoak".

2009ko otsailaren 27a
17:03
Entzun
Gogor mintzatu da gaur ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea Eusko Jaurlaritzaren aurka, haren iritziz honek ez duelako euskal kirol selekzioen ofizialtasunera begira aurrerapausorik egin. Are gehiago, ESAITek esan du Jaurlaritza "oztopo" izan dela.

Duela hiru urte Jaurlaritzak onartutako Kirol Federazioen dekretua jarri dute eragozpen nagusietako gisa, "harrezkero EAEko lizentzia ez duten kirolariak txapelketa ofizialetatik bidali egin dituelako", Martxel Toledok esan duenez. "Ez ditu lehen mailako kirolari edo euskal kirolari bezala hartu Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoakoak. Euskal Herriko kirolarien arteko zatiketa bultzatzen du".

Iñigo Santxo abokatuak salatu du Jaurlaritzak "koakzioa" erabili duela azkeneko urteetan, "nafarrek legez EAEn ezin dutela parte hartu esanez horiek lehiaketatik bidali egin dituztelako".

Datorren legealdian Eusko Legebiltzarrean egongo diren alderdiei eta handik kanpoko alderdiei eta eragileei "Euskal Herriko selekzioen ofizialtasunaren eta kirol egitura nazionalen alde apustu garbia" egiteko eskatu die ESAITek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.