azpiegiturak

Esako urtegiko albo bat berriro mugitu dela ohartarazi dute

Lur mugimendua uretan gertatu da, berrehun metro behera, baina kanpoaldean igar daiteke. Rio Aragon elkarteak urtegia handitzen jarraitzeko egitasmoa uzteko exijitu du. "Orain edo geroago, hormigoi guztia erori egingo da".

2012ko apirilaren 25a
16:38
Entzun

Rio Aragon elkarteak ohartarazi du Esako urtegiko ezkerraldeko magaleko hormako zati bat berriro mugitu dela, duela urtebete zati hori hormigoiarekin-eta egonkortzeko saioa egin zuten arren. Lur mugimendua uretan gertatu da, berrehun metro behera, baina kanpoaldean igar daiteke arrastoa, elkarte hark esan duenez. "Orain edo geroago, hormigoi guztia erori egingo da".

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren jokabidea saladu du Rio Aragonek, urtegia etengabe hazten jarraitu nahian dabiltzalako. "Urteetan ukatu zuen Iesako alboetan arazoa zegoela baina, 2006an aldamen batean lur mugimendu itzela gertatu ondotik, milioi bat euroko kostuko azkerketa bat egin behar izan zuen, eta ondorioztatu zuen onena izango dela albo bat botatzea. 80 milioi euroko kostua luke lan horrek. Hormigoia-eta jarri zuten, baina bistan da horrek ez duela balio".

Elkarteak uste du konfederazioak hormigoi gehiago jartzen segituko duela. "Denon dirua xahutzen jarraituko dute". Urtegia handitzeko egitasmoa uzteko exijitu du.

Nafarroako eta Aragoiko (Espainia) lurraldeetan dago Esako urtegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.