Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak gaur Kongresuan esandako hitzek nahasmena eragin dute. Kontrol saioan, adierazi du Esako urtegia handitzeko lanetan ez dutela urrats bat aurrera egingo harik eta bideko ingeniariekin azpiegitura handitzea «erabat segurua» dela ziurtatu arte:
Adierazpenon aurrean, Esa-ez plataformak ondorioztatu du obrak gelditu egingo dituela Espainiako Gobernuak eta hala nabarmendu dute sare sozialetan. Haatik, Teresa Riberak berak erantzun egin dio interpretazio horri: «Ez da egia. Aldiz, bai da egia gure konpromisoa segurtasunarekin, zaintza iraunkorrarekin eta txosten teknikoei ematen diegun arretarekin, tartean Bideko Ingeniarien Elkargoaren ikuskaritzarena».
No es verdad. Sí lo es, y así lo he subrayado, nuestro compromiso con la seguridad, vigilancia constante y atención a los informes técnicos, incluida la auditoría del Colegio de Caminos.@CH_Ebrohttps://t.co/klqIu7zSN3
— Teresa Ribera ð;Â;ŸÂÂÂŒ¹ (@Teresaribera) October 14, 2020
Kontrol saioan, Riberak aipatu du 2018ko uztailean hartu zuten lehen erabakietako bat izan zela lanen segurtasunari buruzko txosten bat eskatzea Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoari, «Ez dugu urrats gehiago eginen haiekin kontrastatu arte erabat segurua dela bide berean segitzea», esan du hitzez hitz.
Espainiako Kongresuan egin ditu adierazpenok, gaurko kontrol saioan. EH Bilduk eta EAJk galdera sorta bana erregistratu zuten gaiari buruz, Uraren Kultura Berria erakundeak argitaratutako azken txostenak lanen segurtasuna auzitan jarri ostean.