BERRIA TELEBISTA

'Esan ahala', Pello Urizarren elkarrizketa aurrerapena

EAko idazkari nagusiarekin hitz egiteko parada izan du Pello Urzelaik BerriaTBn. EAk abertzaleen artean elkarlanean jarduteko "konpromisoa" duela dio Urizarrek.

2010eko urtarrilaren 22a
10:43
Entzun
Pello Urzelai BERRIAko Politika saileko arduradunak Pello Urizar EAko idazkari nagusia elkarrizketatu du BerriaTBn, Esan ahala saioan. Elkarrizketa igandean argitaratuko dute egunkarian, eta ordutik egongo da BerriaTBn osorik. Aurrerapena da hau.

Iaztik da EAko idazkari nagusia Urizar, eta plataforma subiranista eratzeko proposamena egina du bere alderdiak. Horretaz mintzatu dira, besteak beste, elkarrizketan. EAko buruak dio alderdi barruan "beti" ikusi izan duela abertzaleen artean elkarlanean jarduteko "konpromisoa", eta uste du hurrengo hilabeteak "erabakigarriak" izango direla "bakoitza non dagoen" ikusteko.

Digitalak produktoraren estudioetan grabatu zuten asteazkenean, Lasarte-Orian (Gipuzkoa).

BerriaTB 2009ko maiatzean hasi zen Esan ahala saioarekin. Orain arte, Urizarrez gain, Joseba Egibar EAJko Gipuzkoako presidentea, Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea, Amets Arzallus bertsolaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidea elkarrizketatu ditu.

Atal horretaz gain, BerriaTBk astero bideoak egiten ditu, Martin Ugalde Foroko hitzaldiak zuzenean ematen ditu eta bestelako gertaera batzuk ere ematen ditu zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.