Esan dute bederatzi hilabetean era egongo dela «kontinente guztietako heldu guztiak» txertatzeko

Egun hilean 1.500 milioi dosi ekoizten direla esan dute botika konpainiek, eta onbidean txertoa behar den toki guztietara helduko dela hilabete batzuen bueltan

arantxa iraola
2021eko irailaren 7a
16:54
Entzun

COVID-19aren aurkako txertoen ekoizpena asko bizkortu da hilabeteotan. Egun hilean 1.500 dosi ekoizten dituztela esan dute botika konpainiek, eta, onbidean, bederatzi hilabetean behar adina dosi egongo direla munduko populazio heldu guztiari txertoa jartzeko. Areago ere egin dute, heldu den urtearen hasieran «kontinente guztietako heldu guztiak» txertatzeko dosiak egingo direla esan dute, baina denbora beharko dela gero banatzeko. Egin dituzten kalkuluen arabera, bost bat hilabete beharko dira. IFPMA nazioarteko erakundean elkartuta daude txerto konpainia garrantzitsuak, eta horren abaroan egin dituzte iragarpenak.

Ekoizpenean aparteko arazorik ez bada, iragarpen horiek ondo bidean konplituko direla adierazi dute. Hilabeteotan ekoizpen prozesuak asko hobetu direla nabarmendu dute, eta hornigaien katean egin diren hobekuntzak eta teknologia transferitzeko akordioak, zentzu horretan, erabakigarriak izan direla. Mundu osoan txertoak zabaltzeko ekitatean urratsak egin beharko direla onartu dute, eta azaldu dute prest daudela enpresak ere hor lankidetzan jarduteko.

Aditzera eman dutenez, herrialde aberatsenak ere txertoaren hirugarren dosi bat jartzen hasten badira, ez da izango dosi eskasiarik herrialde zaurgarriagoetan dauden herrialdeetara ere txertoak bidaltzen joateko. OME Osasunaren Mundu Erakundea esaten ari da, hala ere, oso motel ari dela herrialde behartsuetan txertaketa prozesua. Hilabete honetarako jarrita dagoen helburua da herrialde horietan ere gutxienez populazioaren %10 txertatzea COVID-19aren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.