Politika

Eskerrak eman dituzte '18/98'-ko auzipetuek urtebetean jasotako babesagatik

Gaur urtebete hasi zen Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalak Casa de Campon atondutako areto berezian, =i 18/98 auziko=i epaiketa. Urteurrenaren harira eskerrak eman dizkiete auzipetuek urtebetean babesa adierazi dietenei, eta, era berean, epaiketa "xantaia politikoa" dela salatu dute.

2006ko azaroaren 21a
17:44
Entzun
Auziaren inguruko guztiak hitz horrekin laburbildu dituzte auzipetuek urteurrenaren harira Madrilen egin duten agerraldian: xantaia. 18/98 auzia eta tankera bereko beste auzi politikoak ezker abertzalearen kontrako "xantaia" dela iritzi diote, eta, gainera, konponbide prozesuaren kontrako erasoa direla. Zapateroren Gobernuak nahi izanez gero auzi horiek gerarazi ditzakeela nabarmendu dute.

Nolanahi ere, urtebete honetan elkartasuna adierazi dieten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete auzipetuek. Dena den, salatu dute arrazoi politikoengatik zabaldu diren beste auzi batzuetan —Ibarretxeren edo Patxi Lopezen aurkakoetan, kasu— babes adierazpenak zabalagoak izan direla, eta eurek ez zaiela halakorik iritsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.