Polizia iturrien arabera, atxilotuei pistola bat eta dokumentazio faltsua aurkitu zizkieten. Peio Eskisabel Urtuzaga eta Manu Ugartemendia Isasa dira Poliziak emandako bi izenak, baina bigarren atxilotuaren kasuan, hasiera batean, beste izen bat zabaldu zuten. Eskisabel 1962an jaio zen, eta Lasartekoa da. Ugartemendia Errenteriakoa da.
Eskisabeli ETAren "nazioarteko egiturako buruzagi" izatea leporatzen dio Poliziak. Polizia iturrien arabera, Eskisabel 1998tik zegoen egitura horretan. Jose Antonio Alonso Espainiako Barne ministroaren hitzetan, Peio Eskisabel Urtuzaga "postu garrantzitsuak hartzen ari zen ETAren egitura militarretan". Nazioarteko egiturak ETAn duen garrantzia ere aipatu zuen Alonsok; haren hitzetan, ETAren "diskurtso teoriko eta operatiboa indartzen duelako".
atxiloketak
Eskisabel eta Ugartemendia gaur eramango dituzte epailearen aurrera
Joan zen ostegunean atxilotu zituen Peio Eskisabel eta Jose Manuel Ugartemendia Frantziako Poliziak Okzitaniako Tolosatik hurbil, Caussade herrian. Atxilo hartu zituztenetik inkomunikatuta dituzte bi euskal herritarrak, eta gaur eramango dituzte epailearen aurrera, deklaratzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu