Esklerosia dutenen alde 24 orduan egin du igeri Peñak
TOLOSA. Carlos Peña igerilariak 24 ordu pasatu ditu igerian Tolosan, Oria ibaian, esklerosi anizkoitza jasaten dutenen aldeko Busti zaitez kanpainaren harira egindako ekimen batean. Ostiral eguerdian hasi zuen erronka, eta atzo amaitu zuen. «Gustura eta ondo» bukatu zuela adierazi zuen, nahiz eta gauean hotza pasatu zuen. Lehen ere horrelako erronkak egin izan ditu Peñak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu