HEZKUNTZA

Eskola garraioko grebarako gutxienekorik ez dute ezarri

Astelehenean eta asteartean dute greba. 12 urtez azpikoek ezin dute zaintzalerik gabe joan autobusean.

2014ko urtarrilaren 11
13:05
Entzun

Eskola publikoetako autobusetan eta jolastokian zaintzan aritzen diren langileek greba dute astelehenean eta asteartean, lan itunaren eske. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi du gutxieneko zerbitzurik ez ezartzea erabaki duela Enplegu Zuzendaritzak.

Arazoak sortuko dira, ziurrenera, astelehenean eta asteartean. 12 urtez azpiko umeek —haur hezkuntzakoek eta lehen hezkuntzakoek— ezin dute autobusean joan zaintzailerik gabe; hortik gorakoek, bai —DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek—. Behin eskolara iritsita arazorik ez du espero Jaurlaritzak, irakasleei ez baitie eragingo lanuzteak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.