hezkuntza

Eskola jazarpenaren aurkako protokoloa jarri dute abian Gasteizko ikastetxe batean

Nazareth-Salesianas itunpeko ikastetxeko gurasoek salatu dute kasua.

2016ko maiatzaren 25a
08:33
Entzun

Gasteizko Nazareth-Salesianas itunpeko ikastxeko adingabe baten gurasoek salatu zuten kasua joan den astean. Bertan ohartarazten zuten semeak jazarpena jasaten zuela. Ondorioz, eta gertatutakoa ikertu asmoz, eskola jazarpenaren aurkako protokoloa jarri du abian Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Cristina Uriarte sailburuak azaldu duenez, halako ikerketak abian jartzen dira eskolak berak jazarpen zantzuak antzematen dituenean, gurasoek eskatuta, salaketaren bat dagoenean edota Poliziaren edo Arartekoaren aurrean kexaren bat aurkezten denean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.