Eskolak goizez eta arratsaldez emango dituzte datorren ikasturtean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeek

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %95,4k goizez soilik eman dituzte eskolak ikasturte honetan.

Donostiako ikastetxe bat, artxiboko irudian. GORKA RUBIO / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko maiatzaren 31
12:29
Entzun

Ikasturte hau amaitzeko egun gutxi falta direla, datorren ikasturteari buruzko hainbat xehetasun ematen ari dira Eusko Jaurlaritza nahiz Nafarroako Gobernua. Ordutegietan egongo da aldaketa nagusietako bat Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan: Eusko Jaurlaritzak BERRIAri ziurtatu dionez, eskolak goizez eta arratsaldez izango dituzte Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek. 2020-2021eko ikasturterako, esaterako bestelako aukera egin zuten gehienek: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen %95,4k goizez soilik eman dituzte eskolak; Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek, berriz, ez dute horretarako aukerarik izan. Hezkuntza Sailak «arrazoi pedagogikoak» tarteko hartu du ordutegia lehengora itzultzeko erabakia.

Egoera desberdina da Nafarroan. Gobernuak duela bi aste aurkeztu zuen datorren ikasturterako kontingentzia plana, eta ordutegiak eragin zuen jakin-minik handiena. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok azaldu zuenez, eskolak goizez soilik emango dituzte aurrerantzean ere, «osasun agintariei horrela izan behar duela irizten zaien artean». Beraz, zabalik utzi zuen ikasturtean ordutegiak aldatzeko aukera: «Hilabeteko epea egongo da ikastetxeetako ordutegiak berme batzuekin berriz antola daitezen». Urriko lehen hamabostaldian edo Gabonen ondorengo lehen hamabost egunetan ezar litezke aldaketak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.