HEZKUNTZA

Eskolako materialaren BEZ zerga 17 puntu igoko da

Koaderno, plastilina eta eskoletan erabiltzen diren beste hainbat materialen BEZa %4tik %21era igoko da irailetik aurrera. 

2012ko uztailaren 20a
20:29
Entzun

Espainiako Gobernua dagoeneko hasi da BEZ balio erantsiaren zergaren igoera aplikatzen. Hil honetan bertan igo dituzte gasari, argindarrari, telefonoari eta urari dagozkien zergak. Eta iraletik aurrera, beste horrenbeste gertatuko da eskolan erabiltzen diren zenbait materialarekin. 

Eskolako materialen kasuan, ordea, igoera askoz handiagoa izango da, 17 puntukoa. Izan ere, tasa supermurriztua duten koaderno, plastilina eta beste hainbat materialen BEZa %4tik % 21era igoko da. Irailaren 1ean ezarriko dute zerga igoera. Ikasliburuak izango dira %4ko BEZa mantenduko duten material bakarretarikoak.

Horrela, eskolek erosi behar izaten duten materiala % 60 garestituko da batazbeste.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.