Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak zabortegi bat egiteko proiektua aurkeztu zuen. Eskoriatzako Udalak bideratutako txosten geotekniko bat ere egin dute herritarrek: “Itoizkoa bezalako beste kasu baten aurrean gaude, argi eta garbi. Izan ere, txostenak garbi uzten du eurek egin nahi duten betelana edo zabortegia behera eroriko dela”. Horren aurrean, herritarrek zubi bat eraiki nahi dute zabortegiaren lekuan, “txikizioa ez egiteko eta ingurumena errespetatzeko”.
Herritarren eskaera horiek guztiak kontuan hartu gabe hasi zituzten desjabetzeak, joan den uztailaren 29an. Haien ustez, abuztuko bigarren astean nahi dute euren proiektua egin, jende gutxi dagoelako herrian.
Herritarrak ez daude amore emateko prest, eta epailearengana, Arartekoarengana eta politikoengana joan dira lanak gelditu eta gauzak behar bezala egiteko eskatzeko.
Eibar-Gasteiz autobidea
Eskoriatzatik igaroko den autobideko proiektua bertan behera uzteko eskatu dute herritarrek
Eskoriatzan Autobideak Kaltetutakoen Elkarteko ordezkariek “eskandalagarritzat” jo dute bizi duten egoera. AP-1 autobidean (Eibar-Gasteiz), Eskoriatza eta Arlaban arteko zatian, proposatutako eraikuntza proiektuaren aurrean alegazio asko egin zituzten Eskoriatzako bizilagunek. “Urtebete pasa da, eta aztertzeko alegazio horietako asko aztertu gabe daude; beste batzuekin beste proiektu bat egin dute”, diote elkarteko ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu