ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

'Eskozia, Katalunia eta orain…?' foroa egingo dute larunbatean, Baionan

Hausnarketa unibertsitarioak eta politikoak uztartuko ditu foroak azaroaren 22an; Varenne-ko unibertsitate institutuak eta Autonomia Eraikik antolatua dute.

2014-11-08, Donostia. Gure Esku Dago gizarte mugimenduak antolatu mosaikoa, subirautza aldarrikatzeko helburuarekin. Argazkian, jendea mosaikoa hasi aurretik. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Nora Arbelbide Lete.
2014ko azaroaren 18a
12:15
Entzun

Katalunian eta Eskozian iragan diren prozesu demokratikoak ikertu, eta Euskal Herriari begira jarriko dira Eskozia, Katalunia… eta orain? izenburuko forora bilduko diren ikerlari eta politikariak. Hamar bat goi mailako aditu, Kataluniako zein Eskoziako ibilbideak hurbiletik segitu dituztenak, aktore zein ikerlari gisa. Euskal Herriko hainbat eragile zuzenek ere mahai inguruak aberastuko dituzte, gaiari ikuspegi eta perspektiba ahal bezain zabala emateko asmoz.

Azaroaren 22rako finkatua dute hitzordua, Baionako 400 anfiteatroan, 14:00etan. 19:30ak arte irautekoa da. Euskaraz, frantsesez eta gazteleraz mintzatuko dira hizlariak. Bat-bateko itzulpen sistema bat eskaintzekoa dute. Aitzinetik ez dago izena emateko beharrik; han berean sartzea libre jarriko dute.

Foroaren ordutegi eta hitzartzeen izenburu zehatzak hemen:

14:00-14:15: Jardunaldien hasiera

14:15etik 15:15era: Azterketa juridikoa:

Autodeterminazioa: egiazko eskubidea?: Jean-Pierre Massias, Paue eta Aturri aldeko Unibersitateko Zuzenbide Publikoko irakaslea (UPPA)

Autodeterminazioa: Eskozia eta Kataluniako adibideak: Jon Iñarritu, UPPAko ikerlaria eta Amaiurreko diputatua Madrilgo Parlamentuan

15:15etik 16:45era, mahai ingurua:

Eskozia, Katalunia, eta gero zer?: John Etherington eskoziarra, irakasle ikerlea Barzelonako Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politika eta Zuzenbide Publikoko Departamentuan, Ester Capella abokatu eta ERCko senataria, Xavier Solano Kataluniako Gobernuaren ordezkari ohia Londresen eta Scottish National Partyko (SNP) laguntzailea.

Atsedenaldia

17:00etatik 18:30era, mahai ingurua:

Euskal Herrian, orain zer?: Patxi Zabaleta Aralarreko Nafarroako parlamentaria, Karmelo Landa Herri Batasuneko  eurodiputatu ohi eta historia irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzko Buru Batzarreko bozeramailea (EAJ) eta Alain Iriart Pirinio Atlantikoko Departamentuko kontseilaria.

18:30etik 19:00etara, azken hitza:
Zelai Nikolas Eusko Jaurlaritzako legelaria eta Gure Esku Dago mugimenduko sustatzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.