konponbideari begira

Eskoziako hemezortzi diputatuk Aieteko Adierazpena babestu dute

Parlamentuan mozio bat aurkeztu dute, adierazpenaren alde.

2013ko apirilaren 3a
14:15
Entzun

Honakoak izan dira oraingoz ekimena babestu dutenak: David Torrance, Richard Lyle, Rob Gibson, Adam Ingram, Mike MacKenzie, John Mason, Bill Walker, Dave Thompson, Dennis Robertson, Colin Beattie, Jean Urquhart, Chic Brodie, Bill Kidd, Roderick Campbell, Joan McAlpine, Willie Coffey, Bob Doris eta Stuart McMillan.

Hala dio mozioak: "Parlamentuak Aieteko Adierazpena deiturikoa babes dezala, 2011ko urriaren 17an Donostian buruturiko Euskal Herriko gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentziaren Adierazpena,  ulertuz, adierazpenaren amaieran, Kofi Annan, Gro Harlem Bruntland, Bertie Ahern, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powellek gatazkaren konponbidea sustatzeko lau gomendio egin zituztela publiko; ulertuz, gomendio horiei erantzunez, ETAk bere 53 urteko kanpaina armatua bukatutzat eman zuela, orduko Espainiako Presidente, Rodriguez Zapaterok,  "demokrazia, legea eta arrazoiaren garaipen" gisatzat deskribatu zuelarik; Aieteko Adierazpena Euskal Herrian bakerako bide-orri gisa deskribatua izan dela kontutan hartuta, eta interes talde guztiak bere gomendioekin konprometitzera bultzatuz autodeterminazio eta onarpenaren printzipioetab oinarritutako konponbide bat lortzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.