Frantziako Gobernuak erretreta berezian erregimena aldatzeko asmoa duela eta, grebara deitu dituzte sindikatuek zenbait sektoretako langileak, hala nola, SNCF tren konpainiakoak, eta EDF eta GDF elektrizitate eta gas hornikuntzakoak. Greba deialdi horrekin bat eginez, gaur ez dabil eskualdeko trenik Ipar Euskal Herrian. Ibilbide luzekoetan, berriz, egun guztian tren bakarra abiatuko da: 17:22an Hendaiatik (Lapurdi) Parisera abitzen denan. Era berean, ibilbide luzeko tren bakarra iritsiko da, 15:50etan Paristik irtetzen dena.
EDF eta GDFko langileei dagokienez, enpresa horiek Ipar Euskal Herrian dituzten langileen erdiek egin dute bat, gutxi gorabehera, lanuztearekin.
Sindikatuen greba deialdia
Eskualdeko trenik ez dabil Ipar Euskal Herrian
Parisera, berriz, tren bakar bat abiatuko da Hendaiatik. EDF eta GDF elektrizitate eta gas hornikuntza enpresetan Ipar Euskal Herriko langileen erdia ari dira gutxi gorabehera grebarekin bat egiten. Erretreta berezien erregimenaren aldaketa da gaur greba egiteko arrazoi ofiziala, baina sakonean Sarkozyren aurkako erronka politikoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu