poliTIKA

"Eskubide guztien" aldeko manifestazio nazionala izango da hilaren 13an Donostian, Eleak-ek deituta

2011ko abuztuaren 3a
15:47
Entzun

Euskal Herria Libre eta Legala. Eskubide guztiak guztientzat lelopean manifestazio nazionala antolatu du Eleak mugimenduak abuztuaren 13rako. Donostian izango da.

"Epaiketa politikoak" salatu nahi ditu Eleak-ek martxa horrekin, eta Sortu ezker abertzaleko alderdia legeztatzeko eskatuko du.

Haren arabera, "bide politiko eta demokratiko soilen" aldeko apustuak gero eta babes handiagoa dauka, eta Espainiako Gobernuari norabide horretan pausoak emateko eskatu dio.

Bihar jakinaraziko dituzte abuztuaren 13ko martxako xehetasun gehiago. Agerraldian izango dira, besteak beste, Jesus Uzkudun CCOOko, Mikel Izagirre EBko, Xabier Isasi Gaindegiako eta Ainhoa Aznarez PSNko kideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.