Gai bakar baten inguruko ikuspuntu ezberdinak jorratu ohi ditu Foro Erlijioso Herritarrak, baina, 20. aldia dela-eta, eredua aldatu dute. Hizlariei askatasun osoa eman diete gaia aukeratzeko, gaur egungo egoeraren ikuspuntu zabala lortzeko.
Gaur bertan, Yayo Herrerok etika eta «beharrezko balioei» buruz hitz egingo du, 10:00etatik aurrera. Victor Codinak Nazaretar Eliza baterantz hitzaldia emango du, eta Juan Torres Lopez beste ekonomia bati buruz arituko da. Bihar, Andres Torresek Gaizkia kultura sekularrean hitzaldia emango du. Joaquin Garcia Rocak eskubide sozial eta politikoei buruz hitz eginez hasi zuen foroa atzo, eta Miren Etxezarretak zorrari buruzko solasaldia eskaini zuen.
Eskubide sozial eta politikoez, ekonomiaz eta etikaz hitz egingo dute gaur eta bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu