Giza eskubideen nazioarteko eguna

Eskubide urraketa gehiago ez gertatzeko tresna beharra azaldu du Udalbiltzak

"Dagozkigun eskubideak jakiteko, ematen diren urraketak ezagutzeko, urraketa hauek merezi duten erreparazioa bideratzeko eta urraketa gehiago ez errepikatzeko sistema bat" behar-beharrezkoa dela azaldu du Udalbiltzak, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta kaleratutako oharrean. Horretarako lanean ari direla gaineratu dute.

2006ko abenduaren 9a
16:15
Entzun
Euskal herritarrei hainbat giza eskubide urratzen zaizkiela azaldu du Udalbiltzak. "Nazio gisako ukatzea, egiturazko eskubideen urraketak eta ohiko bilakatu diren giza banako eskubideen urraketa horiek pairatzen dugun gatazka eragin dute. Izaera politiko, historiko eta nazioartekoa duen gatazka".

Gatazka hori gainditzeko aukera "paregabea" dago orain, haien iritzian, eta konpontzearen gakoa giza eskubideen errespetuan dagoela azpimarratu dute. "Era demokratikoan eta behin betirako konpondu nahi badugu, nazioarteko itunetan bildurik diren eskubide guztiak, Euskal herritar orok Euskal Herri osoan aitortu eta erabiltzeko aukera izan behar dugu. Horretarako, euskal herritarroi eskubide guzti hauek arautzeko tenorea heldu zaigu. Dagozkigun eskubideak jakiteko aukera. Ematen diren urraketak ezagutzeko. Urraketa hauek merezi duten erreparazioa bideratzeko. Urraketa gehiago ez errepikatzeko neurriak hartu ahal izateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.