Eskubide zibil eta politikoak babesteko plana onartu du Jaurlaritzak

Egunkariaren eta Eginen itxiera, Alderdien Legea eta Ibarretxe auzia aipatzen ditu, besteren artean dokumentuak. Neurri hauek "marra gorria zeharkatu" dutela uste du Jaurlaritzak.

2007ko uztailaren 3a
18:35
Entzun
Eusko Jaurlaritzak eskubide zibil eta politikoak babesteko plana onartu du gaur. "Salbuespen legeak" erreformatzeko eskatzen da bertan. Joseba Azkarraga Justizia kontseilariak adierazi duenez, hainbat neurrik "marra gorria" zeharkatu dute. Horien artean Egunkariaren itxiera aipatu du; baita Alderdien Legea, Eginen itxiera eta Ibarretxe auzia ere.Bestalde, parlamentuan eskubide zibil eta politikoen egoerari eta garrantziari buruzko eztabaida monografiko bat egitea proposatu du. Ostiralean aurkeztuko dituzte planaren xehetasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.