Politika
Eskubide zibil eta politikoak eskatu dituzte milaka lagunek Bilbon
Euria gogotik eginagatik, milaka lagunek parte hartu dute Bilbon =iEskubide zibil eta politikoen alde. Orain herria, orain bakea =i lelopean egin den manifestazioan. Bost eta erdiak inguruan abiatu da Aita Donostia plazatik, eta jendetza handia bildu da manifestazioren goiburua jasotzen duen pankartaren atzean. Manifestazioa antolatu duten herritarrez gain, lehen lerroetan ziren Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramailea eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusia. Hain justu, Otegi izan da hizlari amaierako ekitaldian, eta "prozesu eragingarria, demokratikoa eta nazionala" abian jartzeko konpromiso eta bermeak eskatu ditu.
Nolanahi ere, Euskal Herrian "une historiko garrantzitsua" bizi dela onartu du Otegik, konponbidea bidera dezakeen prozesu hori abian jartzeko zenbait aukera zabaldu direlako. Dena den, "konpromiso eta berme" nahikorik izan arte Batasunak ez duela prozesua abian dela esango azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu