'18/98 auziko' epaiketa

Eskubide zibil eta politikoen aldeko elkartasun jaia urriaren zortzian, Altsasun

=iBat egin eguna. Eskubide zibil eta politikoen aldeko elkartasun jaia=i. Horixe ospatuko da urriaren zortzian Altsasun (Nafarroa), San Pedro zelaietan. Bi helburu nagusi izango ditu ospakizunak. Batetik aldarrikapen festa izango da eta bestetik elkartasun ekonomikoa izango dute xede antolatzaileek. Bertsolari, trikitilari, fanfarre eta abarrek alaituko dute aldarrikapen eguna

2006ko irailaren 15a
16:11
Entzun
Teresa Toda eta Paul Asensio auzipetuek aurkeztu dute Altsasuko San Pedro zelaietan egingo den jaialdia. Beraiekin batera egon da Roberto Lopez Etxezarreta 18/98+ lan taldeko kidea ere. Azaldu dute, elkartasun jai horretan biltzen den dirua 18/98 auziak sortzen dituen gastuei aurre egiteko izango da; orohar, 18/98+ lan taldearentzat.

Gogorarazi dute, orain arte ezinbestekoa izan dela gizartearen laguntza 18/98 auziko epaiketak sortu dituen gastuei aurre egiteko. Eskertu egin dute gizarteak auzipetuei eskainitako babesa eta eskubide zibil eta politikoen alde egindako lana.

Era berean, erakundeen jarrera salatu dute gaur. Izan ere, hitz politak egin dituzten arren, ekintzak ez dela egon nabarmendu dute. Beste behin, Espainiako Auzitegi Nazionalaren desagerpena exijitu dute.

Dagoeneko, hainbat talde eta lagunek urriaren zortzian Altsasun izango direla ziurtatu dute. Bertsolariak, trikitilariak, musika taldeak...."erantzuna oso ona izan da eta oraindik ateak zabalik daude parte hartu nahi duenarentzat". Hori dela-eta, Altsasun elkartasun egunarekin bat egin nahi duen edonorentzat, antolatzaileekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa jarri dute eskuragarri. Interesatuek [email protected] helbidera idatzi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.