Batasuna

Eskubide zibil eta politikoen defentsan ekitaldia antolatu du herritar talde batek BEC inguruan

Datorren larunbatean Barakaldoko (Bizkaia) BEC inguruan eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia egiteko asmoa duela iragarri du herritar talde batek. Xehetasunak bihar emango dituzte, prentsaurreko batean. Batasunak egun eta leku horretan ekitaldi politikoa egin behar zuen, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak galarazi egin du eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekua betearaziko duela iragarri du.

2006ko urtarrilaren 19a
19:28
Entzun
Herritar talde horrek posta elektroniko bidez zabaldu dute deialdia, baina beste xehetasunik eman gabe. Hain justu, xehetasunak bihar prentsaurrekoan emango dituztela agertu dute mezu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.