euskal herria

Eskubide zibilen aldeko defentsan Iruñeko udaletxea inguratu dute

Julieta Itoizek Yolanda Barcina Iruñeko alkateari eskaini dion abestia kantatu du.

2011ko apirilaren 30a
19:00
Entzun

Euskal Herriko Eskubide Zibilen Aldeko Mugimenduak deituta, hainbat lagunek Iruñeko udaletxea inguratu dute gaur, eskubide zibilen defentsan. Herritarrok, gure eskubidea! Herritarrok, kalera! pankartarekin bildu dira hainbat pertsona Iruñeko Udaletxe plazan, eta deialdian adierazi zuten bezala, azkenaldian UPNren gobernuaren eskutik herritarrek jasan duten eskubide murrizketa salatu dute; beste batzuen artean, gaur Txantrea auzoan egitekoa zen kalderete lehiaketa.

Udaletxea inguratzearekin bat, Julieta Itoiz La chula potra kantariak Yolanda Barcinari eskaini dion abestia kantatu du. Iruñeko alkateak kereila jarri dio Itoizi, eta aste honetan epailearen aurrean izan badira ere, epaileak ez du oraingoz abestiaren aurkako neurririk hartu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.