Eskubide zibilen aldeko mobilizazioak izango dira bihar Euskal Herrian

Ekimenak eskubideen aldeko herri mugimendua sortzeko lehen urratsa izatea nahi dute antolatzaileek

edurne begiristain
2010eko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Euskal Herrian eskubide zibilen aldeko herri mugimendua sortzeko lehen urratsa egingo dute bihar, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Joan den larunbatean Durangoko (Bizkaia) Kafe Antzokian Euskal Herriko politikagintza, gizarte eta kulturako ordezkari ugarik egindako deialdiari jarraituta, Eskubide guztiak denentzat! lelopean mobilizazioak izango dira hiriburu eta herrietan.Eskubideen aldeko mugimendua pizteko herritarrek ekimenean parte hartzea ezinbestekoa dela iritzita, kalera atera eta mobilizatzeko deia egin dute sustatzaileek. Hala, besteak beste,elkarretaratzera deitu dituzte 19:00etan Bilboko Plaza Biribilean, Donostiako Bulebarrean, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan eta Lizarrako Foru Plazan. Gainontzeko herrietanere ekimenak antolatzeko deia egin diete herritarrei.

Gizarteak eskubide zibilen alde parte hartze aktiboa izatea garrantzitsua dela adierazi dio BERRIAri Izaskun Guarrotxena sustatzaileak. «Euskal Herrian jokaleku berria sortu nahi badugu, herriak izan behar du bermea, herritarrek izan behar dute protagonista». Gatazkaren konponbidean, euskal gizartean ekimena hartzeko «beharra eta nahia» egon badagoela ziur da, gainera. Hala,Giza Eskubideen Nazioarteko Eguneko mobilizazioez harago,eskubideen aldeko «mugimendu zabala» martxan jartzea posible dela uste du.

Horretarako, Durangoko aurkezpenean mugimendua sortzeko eskua luzatu zioten gizarteari, eta oinarrizko programa bat proposatu zuten: herri batzordeak sortu eta herritarren hitzez osatzeko zain dagoen liburu zuria betetzeko egutegia aurkeztu zuten.

Hegoafrikan eta Irlandan sortutako eskubide zibilen aldeko mugimendueierreparatuta luzatu diote parte hartzeko deia euskal gizarteari. «Herrialde horietan eskubideak bultzatu eta horiek errespetatzekomugimenduak sortu badira, estatuari eta norabide guztietako esku hartzeei aurre eginez, hemen ere sortu dezakegu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.